XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ez delako ezer utzi behar administratzailearen iritzira, epaiketa egonkor eta arautuaren irudia eman behar zaiolako herriari, eta ez zaratatsu eta interesatuarena, ohituraren jarratzaile eta morroi den gizakiarentzat zirrarak eragingarriagoak baitira arrazoiketak baino.

Baina zirrarak ezin dira, arrisku handia hartu gabe, legeen bidez gauzatu, egiari kalte egingo liokeelako, egiak, sinpleegia edo nahasiegia izan ohi denez, kanpoko itxurakeriaren beharra baitu herri ezjakinaren begientzat.

Azkenik, ikerketa orduan egiten zaizkion itaunei erantzutera ukatzen denak legeak ezartzen duen zigorra merezi du, beren arteko zigorrik handiena, gizakiak ezin diolako horrela zirkin egin gizarteari zor dion etsenplu beharrari.

Zigor hau ez da beharrezkoa, argi eta garbi dagoenean akusatu batek delitu jakin bat egin duela; itaunketak alferrikoak dira, delituaren aitorpena alferrikoa den bezala, beste froga batzuek baieztatzen dutenean erruduntasuna.

Azkenengo kasu hau da ohikoena, esperientziak erakusten baitigu erruztatuek ezetzari eusten diotela auzi gehienetan.

Delitu mota berezi batzuez

Idatzi hau irakurtzen duen edonor konturatuko da alde batera utzi ditudala Europa odolez estali duten delitu mota batzuk;

su lazgarriak iziotu dira, bizirik zeuden giza gorputzak garren elikagai bihurtu dira;

ikuskizun gozatsua eta harmonia atsegina jendetza itsuarentzat, ke beltzaren ertzetatik irteten ziren intziri sorgor eta larriak entzutea, giza atalen kea, eta erretzen dauden hezurren krakada, artean pilpiraka ari diren erraiak frijitzen ari diren bitartean.

Baina zentzuneko gizonak ulertuko du lekuak, mendeak eta gaiak ez didatela uzten honelako delitu baten izaera aztertzen.

Luzeegia eta nire gaitik landakoa litzateke frogatzea zergatik den beharrezkoa